Zine beltza zikloa - Pamplona Negra Jaialdia
23 urtarrila, asteazkena
20:15etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte, Nafarroako Filmoteka, Iruñeko Planetarioa
Ascensor para el cadalso (JBGA)
Zuzendaria: Louis Malle
Zuzendaria: Louis Malle.
Gidoia: Louis Malle, Roger Nimier.
Argazkiak: Henri Decae (zuri-beltzean).
Musika: Miles Davis.
Aktoreak: Maurice Ronet, Jeanne Moreau, Georges Poujouly, Lino Ventura, Joly Bertin, Elga Andersen, Ivan Petrovich.
Jatorrizko izenburua: Ascenseur pour l’echafaud
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1958
Iraupena: 92 minutu. / Jatorrizko bertsioa frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin
LABURPENA
Julien Tavernier Indotxinako gerrako heroiak Simon Carala industrialariarentzat egiten du lan, eta haren andre Florenceren maitalea da. Elkarrekin bizi ahal izateko, maitaleek senarra hiltzea erabakitzen dute, bere buruaz beste egin duela emateko moduan, baina aurreikusita ez zegoen zerbait gertatuko da…
Louis Malle gazte-gazteak zuzendu zuen filma, ia 25 urte besterik ez zituenean. Berak eta Roger Nimierrek idatzi zuten gidoia, Noël Calefen eleberria egokituta (Louis Delluc sariaren irabazlea). Eleberrian, istorioak plan soil bat benetako amesgaizto bihurtu zuen. Gidoiak era bikainean orekatzen ditu une intimista eta introspektiboenak une dramatiko, arin eta aztoratuenekin. Eta kontaketari erritmoa emateko hainbeste egiten duten umore ukitu horiek ahaztu gabe. Elementuen kantitate ohi ez bezalako bat trebetasunez konbinatuta, Europako zinema beltzaren historian toki nabarmen batean jarrita dago.