Baluarte Fundazioaren Denboraldia
28 martxoa, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Bach-en Meza Si minorrean
Windsbach-eko Haur Korua eta Akademie für Alte Musik Berlin
“Meza Katoliko Handia”, Bach familiak deitzen zuen bezalaxe, Johann Sebastian Bach protestante amorratuaren maisu-lan handiena eta azkena da. Mezaren erdialdera entzun ahalko dugun Et Incarnatus est alemaniar musikagileak konposaturiko azken pieza korala izan zen. Soli Deo Gloria (Aintza soilik Jainkoari) –Bach-ek bere kantatak eta partitura asko amaitzeko erabiltzen zuen esaldia eta aurten 600 urte betetzen dituen Erreformaren benetako leloa– izeneko Fundazioaren sortzaile den John Nelson-en hitzetan, Meza Si minorrean kristau-musikaren obra garrantzitsuena da. “Teologiaz eta sinbolismoz beteta dago, baina badu funtsezko beste dimentsio bat: zehazki, judu, islamiar edo hinduekin, agnostiko eta hebrearrekin partekatu daitekeela. Musika honek mundu guztia hunkitzen duen zerbait badu. Musika unibertsala da”. Munduko musika barrokoaren ensemble garrantzitsuenetariko baten eta Windsbach-eko Haur Koruaren interpretazioan heltzen da Baluartera. Azkeneko honek 2008an Pasioa San Mateoren arabera eta 2010ean Mozart-en Requiem gurean eskaini zituen, bietan erabateko arrakasta lortuz. Beste inon ez bezala, aparta eta unibertsala hitzak zehaztasunez erabili ahal ditugu Meza hau definitzeko, garai guztietako gertaera hunkigarrienetarikoa dudarik gabe.
Johann Sebastian Bach
Meza, Si minorrean, BWV 232
Windsbach-eko Haur Korua
Akademie für Alte Musik Berlin
Zuzendaria: Martin Lehmann
Núria Rial, sopranoa
Rebecca Martin, kontraltoa
Markus Schäfer, tenorea
Thomas Laske, baxua
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 45 MINUTU (atsedenaldirik gabe)