Pasioa San Mateoren arabera musikaren historiaren lorpen handienetariko bat da eta Gizateriaren historiako monumentu espiritual paregabea. Hori dela eta, Bach-en Pasio garrantzitsuenera joatea –bost idatzi zituen baina soilik bi heldu zaizkigu– gutxienez bizitzan behin inork bizitzen utzi beharko ez lukeen esperientzia horietariko bat izan dadila. Gako historizistako interpretazio barrokoko handietako bat den Robert King izango da oraingo honetan bost bakarlariak eta bere orkestra eta korua gidatuko dituenak –guztiak britainiarrak, hori kalitate eta zorroztasun bermea izanik–, hitzez hitz eta musikalki hiru lerro paralelotan kontatuta: hari laukote batek lagunduta errezitatiboen bidez Ebanjelariaren (tenorraren) kontaketa, pertsonaien zuzeneko adierazpena: Jesus (bajo), Pilatos, Pedro… errezitatibo eta arien bidez, eta korua jendetza eta eta herri fededunaren alderdi bikoitzean. Robert King-en berotasun eranskorrak eta interpretatzaile guztien kalitateak gau-ekitaldi ahaztezina iragartzen dute.
J.S. Bach (1685-1750)
Pasioa San Mateoren arabera, BWV 244
Bakarlaria
Julia Doyle, sopranoa
Diana Moore, mezzosopranoa
Charles Daniels, tenorea
Joshua Ellicott, tenorea
Jan Martinik, baxua
* Iraupena: I. Atala: 65’ –atsedenaldia– II. Atala: 90’