J.S. Bach-en Meza Si minorrean musikagilearen testamentu korala bezala hartzen dute askok. Obra honek liturgia katolikotik hartzen ditu testuak (latineraz), obra luteranoaren (alemanieraz) bereizgarria den Pasio San Mateoren arabera obra erlijioso handiak ez bezala. Garai guztietako musikaren orrialde ikaragarrienetariko baten aurrean gaude. Lehen aldiz 1734ean interpretatu zuten, nahiz eta Bach-ek ia bere heriotza arte, 1750ean, partitura berrikusten jarraitu zuen. “Gloria”-ren poztasuna, “Domine Deus”-aren leuntasuna, “Confiteor”-aren misterioa edo “Crucifixus”-aren patetismoa Baluarten The Sixteen taldearen ahotsetan entzun ahalko da, The Symphony of Harmony and Invention orkestraren laguntzarekin, bere zuzendari eta fundatzailea den Harry Christophers-en batutapean. The Sixteen munduko ahots-musika talde hoberenen artean dago. Bere errepertorioan Errenazimendu eta Barrokoaren maisulanak eta europear polifonia zaharra barne hartzen ditu, bai eta XX. mendeko obra koral garrantzitsuenak ere. 2007an The Sixteen-ek Baluarten kontzertua eskaini zuen, musika koralaren maila-goreneko beste obra bat interpretatzen: Haendel-en Mesias. The Sixteen britaniar koruak Bach-en Meza Si minorrean grabatu zuen berea den Coro zigilu diskografikoarekin (1994).
Programa
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Meza Si minorrean BWV 232
The Sixteen
The Symphony of Harmony and Invention
Zuzendaria: Harry Christophers
Iraupena: 55' –atsedenaldia– 60'
* Kontzertuan erabiltzen den klabezina Nafarroako Gobernuak utzi du