Gitarraren soinu liluragarria, emakume-eskutan, berezko izena dauka: Badi Assad (Mariângela Assad Simão-ren izen artistikoa). Artista brasildar hau emakumezkoen artean egungo gitarra-jotzaile nagusietariko bat da, eta abeslari, perkusionista eta musikagile ere bada. Baluarten lehenengoz arituko da, bertan Brasilgo musika herrikoia interpretatuko du, pop, jazz eta munduko beste hainbat soinurekin nahastuz. Bakarlari bezala, Assad-ek nazioarteko kritikaren esker ona lortu duten hainbat disko grabatu ditu, besteak beste, Nowhereland izenekoa, bere senar eta Megadeth rock taldearen kide ohia Jeff Young-ekin batera grabatuta. Berritzailea, lehiatsua eta adimentsua, Guitar Player aldizkari espezializatuak “gitarra-jotzaile akustiko onena” bezala aukeratu zuen Badi Assad 1995ean eta, aldi berean, hamarkadako 10 gitarrista gazte adimentsuenen artean kokatu zuen, besteen artean, Charlie Hunter eta Tom Morello (Rage Against the Machine rock taldeko kidea) gitarra-jotzaileekin batera.
Musika-tradizio handiko familia batetik dator: jatorri libanoarra duen Jorge Assad du aita, honek bandolim (mandolina) jotzen du; eta bere bi neba nagusiek, Sergio Assad eta Odair Assad, gitarra jo eta Assad Duoa osatzen dute. Badi Assad-ek Río de Janeiroko Unibertsitatean gitarra klasikoa ikasi zuen eta 18 urterekin Instrumentista Gazteen Lehiaketa irabazi zuen.
BADI ASSAD - Gitarra, ahotsa