Barbara Hendricks Estatu Batuetako abeslari handienen artean kokatua dago. 1974. urtean debuta egin zuenetik, soprano moduan hasitako ibilbideak munduko opera antzoki nagusietara eraman zuen (Parisko Opera, Metropolitan Opera, Covent Garden, La Scala...) eta orduan, 20 urteren ostean, 1994. urtean, Suizako Montreaux Jaialdian jazz-arekin harreman estua hasi zuen. Bestalde, 1987. urtean Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi-Komisarioarekin lanean hasi zen eta 1998. urtean Bake eta Adiskidetzerako Barbara Hendricks Fundazioa sortu zuen. 2000. urtean Arteetako Asturiaseko Printzea Saria jaso zuenean, epaileek abeslariari buruz zera esan zuten: "bere ahots ikaragarria operaren, kontzertuen, jazz-aren eta herri musikaren eskuetan ipini du eta, aldi berean, mundu osoan zehar errefuxiatuen defentsan eta arrazakeriaren, antisemitismoaren eta intolerantziaren aurka altxatu du".
Baluarten eskeiniko den egitaraua (Blues & Other Songs of Billie Holiday) Billie Holiday-ren musika itzelari eta bere hezkuntzan ezinbesteko laguna izan zen blues-ari eginiko homenaldia da. Billie Holiday, 1959. urtean hila, Ella Fitzgeraldekin batera jazzaren ahots garrantzitsuenetarikoa da.
Barbara Hendriks-ek Magnus Lindgren suediarrak zuzentzen duen laukotearen laguntzarekin abestuko du. Lindgren, herrialde eskandinaviarrak azken urteetan eman duen musikari onenen artean agertzen da.