¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika klasikoa
15 urria, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

BBC-ko Orkestra Sinfonikoa

Leif Ove Andsnes, pianoa - Jiri Belohlavek, zuzendaria

80 urte bete berri dituen BBC-ko Orkestra Sinfonikoa britaniar orkestra nagusienetariko bat da; bere kontzertu guztiak ematen dituen BBC katearen sustapenarekin eta Londresko Proms-en udako Jaialdiaren funtsezko ardatza. Orkestrak Londresko Barbican Centre-an du bere egoitza, bertan urteko kontzertu denboraldia eskaintzen duela. Baluartera bere itzuleran orkestra bere maisu titularra Jiří Bĕlohlávek-ek zuzenduko du eta Leif-Ove Andsnes bakarlariaren partaidetza izanen du, azkeneko hau 2004ko azaroan Baluarten San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoarekin batera kontzertuan entzuteko aukera izan genuela. Pianista ezagun eta saritua, Ove Andsnes-ek Grammy-etarako zazpi izendapen eta lau Grammophone sari jaso ditu. Baluarterako aukeratutako egitarauak erromantizismo musikaletik bidaia proposatzen du, Beethoven-en pianorako kontzertu ezagunenetariko batekin, hirugarrena, eta Anton Bruckner-en 4. Sinfoniarekin, Erromantikoa.

Jiří Bĕlohlávek, zuzendaria
Leif ove Andsnes, pianoa


Ludwig van Beethoven (1770-1827)
Piano eta orkestrarako 3. Kontzertua Do minorrean, Op. 37     (34’)
          Allegro con brio
          Largo
          Rondo. Allegro
(Leif ove Andsnes, pianoa)

Anton Bruckner (1824-1896)
4. Sinfonia Mi bemol maiorrean, Erromantikoa          (60’)
          Bewegt, nicht zu schnell
          Andante, quasi allegretto
          Scherzo Bewegt -Trio: Nicht zu schnell
          Finale: Bewegt, doch nicht zu schnell 

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.