Musika kubatarraren urrezko garaitik bizpahiru musikari baino ez dira gelditzen. Horietako bat da Bebo Valdés. “Caballón” deitzen dioten lagunek, bere altuera dela eta. 86 urte ditu eta Chuchoren aita da, Irakeren sortzaile handia. Jazz latindarraren maisu kubatarra, piano-jole, egokitzaile, konpositore eta zuzendari musikalak, bira berri batean dator, laukote bat osaturik, Javier Colina, Europako kontrabaxu nagusietako bat, Efaín Porro eta Rickard Valdes semearekin batera.