2007ko abenduan, 80 urte zituen Balleteko koreografo, zuzendari eta arima zen Maurice Béjart-en heriotzarekin, konpainiak etorkizun berri bat proposatzen du berekiko, bertan dantza soilik iraganean jokatzen ez dela. Horrela, bere errepertorioko arrakasta handiei sortze koreografiko berriak gehitzen zaizkie. Béjart Ballet Lausanne konpainiak Baluarten eskainiko duen egitaraua izaera horren eredu ona da. Béjart-ek izenpetu eta Stravinskyren musika duen El pájaro de fuego maisulanaren ondoan, konpainiak Aria dantzatuko du, Béjart-en oinordeko eta egungo zuzendari duen Gil Romanek sinatutako obra. Ballet hau 2008ko abenduan estreinatu zuten eta Bach, Nine Inch Nails, Melponem eta inuits kantuen atalak barne dituen soinu-banda darama. Programak Bèjart-en beste koreografia bat ere eskaintzen du, Méphisto Walter ou Valse, Franz Liszt-en musikarekin.
EGITARAUA
Aria (45')
Koreografia: Gil Roman
Musika: J.S. Bach, Nine Inch Nails, Melponem y inuits kantuen atalak
–Atsedenaldia–
Méphisto Walter ou valse (16')
Koreografia: Maurice Béjart
Musika: Franz Liszt
El pájaro de fuego (25')
Koreografia: Maurice Béjart
Musika: Igor Stravinsky