Eszenatokiaren gainean, Bertín Osborne eta Paco Arévalo, “anaia berdin-berdinak”. Ikuskizuneko bikirik xelebreenek, krisi betean, euren kezka guztien berri emango diete ikusleei, eta istorio barregarri ugari kontatuko dituzte. Oso emanaldi dibertigarria da, eta, bertan, abestiak kantatzen dira zuzenean, esamesak eta nahaspilak sortzen dira, ustekabeko egoerak daude eta sorpresa ugari baita ere. Mellizos: 2 caras duras en crisis alaitasunez eta naturaltasunez betetako ikuskizuna da. Bertan, hainbat gairi buruzko bakarrizketak, umorea eta kantuak uztartzen dira, eta gidoiak inprobisazio-une gogoangarriak eskaintzen ditu, publikoaren gozamen beterako.
Bertín Osborne eta Paco Arévalo
Musika zuzendaritza: Franco Castellani maisua
* Ikuskizunaren sarrera aurkeztuz, 6 euroko beherapena uztailaren 8, 9, 10 edo 11an eskainiko diren su artifizialak Baluartetik ikusteko. Internet-en edo telefonoz sarrerak erosten dituztenek Baluarteko txartel-leihatilan beren sarrera aurkeztu beharko dute beherapena lortzeko.