¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Zine beltza - Pamplona Negra Jaialdia
28 maiatza, ostirala 20:15etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte eta Nafarroako Filmoteka

Brighton Rock

Zuzendaritza: John Boulting

Zuzendaritza: John Boulting
Gidoia: Terence Rattigan eta Graham Greene, azken horren eleberri batetik abiatuta.
Argazkiak: Harry Waxman (zuri-beltzean)
Musika: Hans May
Antzezleak: Richard Attenborough, Hermione Baddeley, William Hartnell, Harcourt Williams, Wylie Watson, Nigel Stock, Virginia Winter, Reginald Purdell, George Carney
 
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea:1948
Iraupena: 92 minutu / JBGA
 
 
LABURPENA
Pinkie Brown (Richard Attenborough) ozta-ozta bizi diren gizagaldu batzuen taldearen buru den gangster bat da. Hilketa bat egin ondotik, lagun bat manipulatzen saiatuko da, zurigarri bat eman dakion. 
 
Brighton Rock, beharbada, soilki Britainia Handikoa den noir-a hastea ekarri zuen lana izango da, Ameriketako A klaseko eta B serieko noir produkzio handiek markatzen zituzten ildoetatik aldenduta. Soilki Britainia Handikoa den zinemaren elementu ezaugarria da suspense “kriminaleko” trama batean bermatzea garaiko gizartearen erretratu bat egiteko, eta, hartara, egintza soziala berezitasun bat da, ekoizpen bikain hauei berezko nortasuna ematen diena. Horren adibideak dira The third man (Hirugarren gizona), Odd Man Out (Gizon bitxia kanpoan), Carol Reedenak, edo Jules Dassinek Britainia Handian egin zuen maisulan hori, Night and the City (Gaua hirian), joan den urtarrilean erakutsi zirenak aurtengo lekukotasunezko saioan. 

Brighton Rock “estilo-ariketa seminala da, Britainia Handiko zinema beltzaren kontzeptua ekarri zuena, eta, horrenbestez, film bortitza, iluna, zorrozki britainiarra, mitikoa (erlijioa oso presente dago pertsonaien motibazioetan), erritmo irregularrekoa dugu aurrez aurre, non abiadura sinkopatuak tonu oso azkarra introspektiboarekin nahasten duen. Kanpoko tokien argazki eder-ederrak ditu (zoragariak dira planoak hipodromoan, ferian, kaian), barneko plano zehatz batzuekin tartekatzen dituenak, ez bakarrik toki estuenak, baizik eta eder eta zehatzenak Britainia Handiko pub eta jatetxeetan hartutakoak diren. Haietan, kontrapikatuek, travelling arinek, argi-ilunek eta plano zenital teknikoki gorenek erakargarritasun filmikoa ematen diote lanari. Zalantzarik gabe, erabateko aurkikuntza, zinema klasiko amerikarrak ezarritako konbentzionalismoetatik urrunduta dagoen generoko zinemazaleentzat”. (Rubén Redondo, Cinemaldito)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.