Brno-ko Antzoki Nazionaleko Ballet eta Orkestrak, Pragako Balletarekin batera Txekiar Errepublikako garrantzitsu eta ospetsuena, Baluarten Raymonda aurkeztuko du, Marius Petiparen obra erromantikoaren koreografia. Hungariako erregearen Gortean girotua, Raymonda Erdi Aroko Frantzian jazotzen da eta zibilizazio ezberdinen bi gizonek (Gurutzadetako printze bat eta xeke sarrazeno bat) maite eta gorteiatzen duten emakume baten historia kontatzen du. Parisko Operan dantza zuzendaria izendatu zutenean Rudolph Nureyev-ek koreografiatu zuen lehen balleta izan zen Raymonda. Balanchinek eta Alicia Alonsok ere izenburu honen koreografiak gauzatu zituzten. Gaur egun Zdeneck Proles-ek zuzentzen du Brno-ko Antzoki Nazionaleko Balleta, bere errepertorioan El lago de los cisnes, El cascanueces, La Bayadera, Giselle, Don Quijote, El Ballet del Siglo XXI edo El mago de Oz bezalako izenburu klasiko eta modernoak dituela. Bere mendeurrena betetzetik gertu, azkeneko 15 urteotan Konpainiak Europa, Estatu Batuetan eta Joponian 140 emanaldi baino gehiago eskaini ditu.
Raymonda
Lydia Paskovováren libretoaren inguruko balleta, Marius Petiparen koreografiaren atalekin
Alexander Glazunoven musika
Koreografia, zuzendaritza eta libretoaren moldaketa: Jaroslav Slavicky
Dekoratuak eta Jantziak: Josef Jelinek
Brno-ko Antzoki Nazionaleko Balleta
Brno-ko Antzoki Nazionaleko Orkestra
Musika zuzendaria: Jan Stych
* Iraupena: I. Atala: 55' –atsedenaldia– II. Atala: 65'