¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
18 abendua, ostirala 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Bruckner-en 3. Meza

Iruñeko Orfeoia eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

3. Meza Fa minorrean, Te Deum-rekin batera, Anton Bruckner musikagilearen erlijio-obra nabarmenena da. Eta Meza honekin, hain zuzen ere, Iruñeko Orfeoiaren 150. urteurrenaren ospakizunei amaiera emango zaie, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta. Abuztuan Londresko Proms-en eszenatoki entzutetsuan estreinatu ondoren, austriar konpositorearen maisu-lan honetaz gozatzeko pribilegioa izango dugu. Partitura honen soinudun itzulpenaren garrantzia, ahots eta instrumentu talde handien eskura dago soilik. Bruckner-ek 1867an “eraikitzen” amaitu zuen oihartzun handiko katedral zoragarri honetan (geroago hainbat alditan berrikusi zuena) gogo-aldarteen kontraste handiak orkestratzen dira –tuttiaren leherketetan adierazita, a cappella pasarteekin eta intimismo hunkigarri baten marmar adierazkor isilekin aldizkatuz–. 1872an estreinatuta, jainkozaletasun sakoneko zama ikaragarria da. Espainia mailan batuta onenetarikoa eta zalantzarik gabe nazioartekoenetakoa den Juanjo Menak zuzenduko du kontzertua.


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Iruñeko Orfeoia
Zuzendaria: Juanjo Mena


PROGRAMA

Anton Bruckner (1824-1896)
3. Meza Fa minorrean

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.