90. hamarkadan Buena Vista Social Club® taldeak Kubako tradiziozko musikaren ia ahaztutako errepertorioa berreskuratu eta munduan zehar hedatu zuen: son, boleroa, guajira… Hamabi urte igaro dira New Yorkeko Carnegie Hallean emanaldi mitikoa eskaini zutenetik baina Buena Vista Social Club® taldeak munduko antzoki onenetara bere musika eramaten du oraindik ere. Taldeko jatorrizko kide den Omara Portuondo abeslaria Buena Vista Social Clubarekin etorriko da Baluartera; guztiok Compay Segundorekin batera taldea izar bihurtu zuen Truebaren filmean gogoratzen dugu 80 urteko abeslaria. Egun Habanako hamahiru musikarik osatzen duten taldean badira kubatar maisu handien urratsak jarraitzen jakin duten interpretatzaile berriak, Carlos Calunga eta Idania Valdés abeslarien edo Rolando Luna pianistaren kasu. Hala ere, 1997an Grammy Saria lortu zuen Buena Vista Social Clubean oraindik badira fundatzaile batzuk: Guajiro Mirabal tronpetista handia, Manuel Galbán gitarran, Barbarito Torres lautea jotzen bertutetsua eta Aguaje Ramos zuzendari musikala eta tronboia.
* Iraupena: 90'