¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Musikala
30 iraila, larunbata 18:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Cabaret

Ospe handienetako musikala da Cabaret, batez ere izen bereko pelikulak 1972an lortu zituen zortzi Oscar sariei esker. Muntai honek, hain arrakasta handiarekin New Yorkeko Studio 54 antzokian eta gero mundu erdiko antzokietan erabili duen girotze eta baliabide eszenografiko berdinak ditu orain ere. Sally Bowlesen istorioak, 1931ko Berlinen kabaret batean emanaldi musikal liluragarriak eskaintzen dituen kanari alaiaren istorioak, publikoa hunkitzeko eta bide batez ikus-entzunezko anabasa bikain batean murgiltzeko ahalmena du. Christopher Isherwood idazle ingelesak idatzi zuen jatorrizko istorioa. Antzerkirako eginiko moldaketa batzuen ostean, bere momenturik gorena lortu zuen izen bereko pelikularekin. Hala ere, Kit Kat Klubaren istorioa ez da Liza Minnellirekin bukatzen. Istorio eder hura berreskuratzeko ahalegin ezberdinak bere helburua lortu zuten 1998an Broadwayn estreinatutako bertsioarekin. Moldaketa musikal hark XX. mendeko bigarren erdialdean erreferentziazko obra bihurtu zuten elementuak berreskuratzen zituen. Dantzak eta kantuak, nazien aurreko Berlinen eszenografia dekadentea, antzezle taldearen aukeraketa zaindua... detaile guztiak kontutan izan zituzten, globalizazioaren garaian egin beharreko estreinatze berrian, Sally Bowles eta Cliff Bradshaw idazlearen arteko ezinezko amodioa sinesgarria izan zedin. Guztira zazpi saio eskainiko dira Baluarte: irailaren 28 (21.00), 29 (18.30 eta 22.30) eta 30ean (18.30 eta 22.30), eta urriaren 1ean (19.30 eta 21.30). Saio batzuetarako sarrerak salgai daude, besteak irailaren 11an jarriko dira salgai.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.