Cabaret musikala estreinatu zenetik 50 herrialde baina gehiagotan antzeztu da eta 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da. Libretoa eta abestien musika eta testua antzerki musikalak bere historia osoan eman dituen izen nagusienetako hiruri dagozkie, hots, Joe Masteroff, John Kander eta Fred Ebb-i. Horien soinu-banda zoragarriak maisutasun handiz azpimarratzen du historia Cabaret garai guztietako zinema musikaleko eta antzerki musikaleko obrarik garrantzitsuena bihurtzeko. Cabaret-ek musikalen historiako abesti entzutetsuenetariko batzuk ditu: Willkomen, Cabaret, Mein Herr edo Money, Money. 1939an Christopher Isherwood-ek idatzitako Goodbye Berlin eleberrian oinarritutako musikal hau munduan ezaguna egin zen 1972an Liza Minnelli protagonista izan zuen filmari esker.