¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
BALUARTE FUNDAZIOAREN DENBORALDIA
4 azaroa, ostirala 22:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Cabaret

Broadwayko musikala
Broadway-n estreinatu zenetik 50 urteurrena aurten ospatzen duenCabaret musikal historikoaren ekoizpen berria Baluartera dator denboraldi berriaren baitan. 30eko hamarkadako Berlinen girotuta,Cabaret tramak gainbehera datorren mundu batean bizirauteko bihotzak dioenari jarraitzen dioten pertsonaia batzuen historia kontatzen du. Kit Kat Club-ak nazismoaren hazkunde geldiezinaren eta normaltasunaren itxurak egiten dituzten protagonisten bizikidetza eszenaratzen du.
 

Cabaret musikala estreinatu zenetik 50 herrialde baina gehiagotan antzeztu da eta 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da. Libretoa eta abestien musika eta testua antzerki musikalak bere historia osoan eman dituen izen nagusienetako hiruri dagozkie, hots, Joe Masteroff, John Kander eta Fred Ebb-i. Horien soinu-banda zoragarriak maisutasun handiz azpimarratzen du historia Cabaret garai guztietako zinema musikaleko eta antzerki musikaleko obrarik garrantzitsuena bihurtzeko. Cabaret-ek musikalen historiako abesti entzutetsuenetariko batzuk ditu:Willkomen, Cabaret, Mein Herr edo Money, Money. 1939an Christopher Isherwood-ek idatzitako Goodbye Berlin eleberrian oinarritutako musikal hau munduan ezaguna egin zen 1972an Liza Minnelli protagonista izan zuen filmari esker.

 
* IRAUPENA: 2 ORDU ETA 30 MINUTU (atsedenaldiarekin)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.