Baluarte Fundazioa Sabicas-en mendeurren ospakizunetara gehitzen da flamenko onenaren ikuskizun bat eskainiz, gitarra, perkusio eta dantza boskote baten buru Cañizares gitarra-jolea egonen dela. Arimaren Harien barrena, Cañizares-ek buleria, tango, guajira, alegrías, bals eta rumba-ren soinuetatik eramango du publikoa. Berlingo Orkestra Filarmonikoak gonbidatu duen flamenko gitarrista bakarra eta lehenengoa izan da Cañizares, elkarrekin Aranjuez-eko Kontzertua Simon Rattle-ren zuzendaritzapean interpretatu zutela. Cañizares hamar urtez Paco de Lucía-rekin elkarlan egin du eta Enrique Morente, Camarón de la Isla, Joan Manuel Serrat, Alejandro Sanz, Mauricio Sotelo, Leo Brower, John Paul Jones eta Peter Gabriel bezalako artistekin eszenatokia partekatu eta grabaketak egin ditu. Musikagile bezala, Cañizares-ek Espainiako Ballet Nazionalarentzat musikak konposatu ditu, hala nola hainbat filmerentzako soinu bandak, Carlos Saura-ren Flamenco filmearena kasu.
Zuzendaritza musikala: Cañizares
Koreografia: Ángel Muñoz y Charo Espino
Cañizares (gitarra)
Juan Carlos Gómez (bigarren gitarra)
Rafa Villalba (perkusioa)
Charo Espino (dantza eta kriskitinak)
Ángel Muñoz (dantza eta kaxa)
* Iraupena: 80 minutu