Baluarte Fundazioa 2023/2024 Denboraldi Nagusia
2 otsaila, ostirala
19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Carmen, G. Bizetena
Carmen, estreinaldian porrot egin arren, generoaren historian gehien antzeztu den opera frantsesa da. Georges Bizetek estilo komikoaren ohitura on eta atseginekin hautsi nahi izan zuen gizakiaren grina debekatuetara hurbiltzeko Parisko Opera-Comiquerako pentsatu zuenean. Taberna eta maitasun libreko Sevilla ijito batean girotua, maitasun, jeloskortasun eta traiziozko istorio hilezkorrak mundu osoko publikoa konkistatu eta femme fatale-aren arketipo latindarra unibertsalizatu egin zuen, “egundoko emakume adoretsua”, librea eta seduzitzailea, zentzu askotan gaur egungo feminismoaren miresmen eta aitzindari izango zena. Egileak L’amour est un oiseau rebelle bezalako aria ospetsuak eta interludio bikainak aurkeztuko ditu Baluarten, maisuki koloreztatuak, Carmen luxuzko aktore talde batekin aurkeztuko da, Ketevan Kemoklidze bizetiarra buru duela eta Jean-Louis Grindaren ekoizpen eszeniko txalotuaren galak jantzita.
Ketevan Kemoklidze, Carmen
Alejandro Roy, On Jose
Berna Perles, Micaela
Simon Orfila, Escamillo
Nerea Berraondo, Mercedes
Andrea Jimenez, Frasquita
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAO Abesbatza Lirikoa (Iñigo Casali, zuzendaria)
Iruñeko Orfeoiaren Eskolania (Juan Gainza, zuzendaria)
Jean-Louis Grinda, eszena zuzendaria
Audrey Saint-Gil, musika zuzendaria
Monte-Carloko Operaren ekoizpena, Toulouseko Capitole Antzokiarekin eta Marseillako Operarekin batera ekoitzia