Carmen París espainiar musikaren adierazgarririk handienetariko bat da. Artista, konpositore, pianista eta abeslari aparta, musikan bere bidea aurkitu du París-ek: musika-estilo berezi bat sortu du jazza, flamenkoa, indiar musika, andalustar musika edo jota elkartuz. Paris pianoan izeneko ikuskizun intimo eta hurbilekoa aurkeztuko du Baluarten, bertan bere errepertorioko obra onenak eskaintzen ditu piano baten laguntzarekin.