La Fura dels Baus-ek sinatu eta Iruñeko Orfeoiak interpretatutako Carmina Buranak Donostiako Hamabostaldian aurkezpen arrakastatsua izan zuen eta gure eszenatokian titulu desiratuenen artean dago. 1937an Carl Orff-ek konposatu zuen Carmina Burana errepertorio klasikoko obra entzutetsu eta interpretatuenetarikoa da. Arau moralen urratze eta bizitzaren plazerren gozamenera gonbidatzen duten Erdi Aroko testu batzuetan oinarritu zen Orff instrumentazio anitz, perkusioan aberats eta ikusgarritasun handiko obra hau konposatzeko. La Furak elementu guzti hauek elkartu ditu eszenaratze harrigarri eta berritzailea duen ikuskizun hau eratzeko. Konpainiako zuzendaria den Carlus Padrissak zuzendaritza liriko arriskutsu eta txalotuenenak sinatzen ditu egun Europako opera antzoki nagusietan. Iruñeko Orfeoiak hasieratik hartzen du parte proiektu honetan eta azken urteotako denboraldi emankor eta oparoena du hau.
Dramaturgia eta Eszena Zuzendaritza: Carlus Padrissa (La Fura dels Baus)
Musika zuzendaria: Ernest Martínez Izquierdo
Iruñeko Orfeoia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Orfeoiaren zuzendaria: Igor Ijurra
Bakarlariak: Amparo Navarro, sopranoa; José Manuel Díaz, baritonoa (otsailaren 12 eta 13); Thomas E. Bauer, baritonoa (otsailaren 14); Joaquín Asiáin, tenorea; eta Luca Espinosa, sopranoa
Jantzi eta makillaje diseinua: Chu Oroz
Bideo errealizazioa: David Cid
Bideoarte zuzendaritza: Sagar Fornies (Full Animation)
Argiztapena: Matías Sánchez
Zuzendaritza laguntzaileak: Zamira Pasceri eta Mireia Romero
Ekoizpena: Agencia Camera, Iruñeko Orfeoiaren lankidetza bereziarekin
* Iraupena: 65’