Zuzendaria: Michael Curtiz. Gidoia: Julius J. Epstein, Philip G. Epstein, Howard Koch. Musika: Max Steiner. Argazkia: Arthur Edeson (Z/B). Aktoreen zerrenda: Humphrey Bogart, Ingrid Bergman, Paul Henreid, Calude Rains, Peter Lorre, Conrad Veidt, Sydney Greenstreet, S.Z. Sakall, Madeleine LeBeau, Dooley Wilson, Joy Page, John Qualen. Iraupena: 102 minutu. Bertsio originalean gaztelerazko azpitituluekin
Laburpena
Bigarren Mundu Gerran (1939-1945), Marokoko Casablanca hiria Europan nagusi zen nazismotik ihesi zihoan jende ugariren helmuga zen: hara iristea erraza zen, ateratzea ezinezkoa, bereziki norberaren izena Gestaporen zerrendan ipinia bazegoen. Honako honetan, alemaniar polizia sekretuaren helburua txekiar erresistentziako Victor Laszlo (Paul Henreid) ekintzailea atzematea da, haren ihes egiteko itxaropen bakarra Rick Blaine (Humphrey Bogart) estatubatuarra delarik, Rick’s Café kafetegiko izaera zinikoa duen jabea eta Laszloren emaztea Ilsaren (Ingrid Bergman) antzinako mutilaguna. Ilsak Laszlok herrialdea uzteko pasaportearen truk herrialde hartan gelditzeko eskeintza egitean, Rickek bere zoriona edota antzinako bere bizitzako ardatz nagusia zen idealismoaren artean hautatu beharko du.