Eguberrien inguruan obra hau eskaintzearen tradizioari leial, Georgiako Ballet Nazionalak Baluarten Cascanueces eszenaratuko du aurtengo Gabon-gaua baino egun batzuk lehentxeago. Izan ere, historia honen magiak, bere irudimenezko pertsonaiek eta Tchaikovsky-k eraturako musika unibertsalak balletaren obra klasikoan eta gabon-data hauen derrigorrezko hitzorduan bilakatu baitute Cascanueces. Haur ipuin itxura azpian –Eguberri gauan bizitza hartzen duten panpinak, neskatxa protagonista abentura magikoak bizitzera bultzatzen dutela–, Cascanueces Gabon-espirituko elezaharra da. Loti ederra eta Zisneen aintzira balletekin batera, Tchaikovsky-ren koreografía entzutetsuenetarikoa da Cascanueces. 1892 urteko abenduan San Petersburgoko Mariinsky antzoki famatuan estreinatu zuten, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petipa-ren libretoarekin. Cascanueces balleta Alejandro Dumas aitaren testu batean oinarritzen da, hau aldi berean E.T.A. Hoffmann-en Intxaur-hauslea eta saguen erregea ipuin ospetsuan inspirazioa hartu zuela.