Cascanueces panpina eta Clara neskatilaren arteko historia fantastikoa garatzeko eremua familia alemaniar baten Gabon-gaua da; ipuin zoragarri honentzat Chaicovski-k balletaren musika eder eta herrikoienetariko bat idatzi zuen. Eguberrien inguruan obra hau eskaintzearen tradizioari leial, Errusiar Ballet Inperialak Baluarten eszenaratuko du aurtengo Gabon-gaua baino egun batzuk lehentxeago. 1994an Maya Plisetskayaren eskutik sortutako konpainia hau 45 dantzarik osatzen dute. Plisetskaya konpainiako Ohore Presidentea eta Aholkulari Nagusia izan zen 2004 urtera arte eta bere baitan kondekorazio garrantzitsuak ditu, besteak beste Arteen Asturiasko Printzearen Saria (2006). Konpainiako zuzendari artistikoa Gediminas Tarandá da, XX. mendeko errusiar koreografo onenetariko Yuri Grigorovich-en ikasle eta Moskuko Boshoi Antzokiko bakarlari nagusi ohia. Errusiar Ballet Inperialak emanaldiak Moskuko Opera Berriko Antzokian –bere ohizko egoitza– eta nazioarteko birak uztartzen ditu. Dudarik gabe Eguberriak familian hasteko hitzordu aparta izanen den honetan Almudena Lobón Dantza Eskola Profesionaleko 40 bat dantzarik hartuko dute parte.
Balleta bi ekitalditan
Musika: Piotr Chaikovsky
Koreografia eta libretoa: Gediminas Tarandá
Dekoratu eta jantzien diseinua: Andrey Zlobin, Anna Epatieva