Musika, dantzak eta abestiak zuzenean dituen ikuskizun paregabea; giro elektrikoa sortuz, Irlandara eramaten du, bere kulturara, ohituretara, lurretara, pubetara... Galway, Dublin eta Belfasteko artista gazteek osatutako taldeak klakea dantzarekin uztatzen du, erritmo frenetikoa balada irlandarren melankolia bukolikoarekin. Taula-gainean bost musikari (biolina, gaita zeltiarra, concertina, gitarra eta flauta) eta hamahiru dantzari agertzen dira eta hasieratik bukaeraraino pasarte instrumentalak eta dantzak tartekatzen dira modu arinez. Celtic Legends ikuskizunaren musika zuzendaria Sean McCarthy da, munduko gaita-jotzaile onenetariko bat, eta koreografoa, Jacintha Sharpe, dantzaren tradizioa zuzeneko-musikarekin konbinatzen duten piezak sortzeagatik munduan ezaguna.