'Principios' bira
24 otsaila, igandea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Ignacio Faulín S.L.
Cepeda
Luis Cepeda Operación Triunfo telebista-programaren azken edizioko parte-hartzaile garrantzitsuenetako bat izan da, eta datorren 2019ko otsailaren 24an Baluarten bere lehenengo albuma aurkeztuko du, Principios. Diskoan, azkenaldiko abestiak daude, David Santisteban ekoizle eta konpositorearekin batera idatziak (besteak beste, India Martínezekin, Antonio Josérekin eta María Parradorekin egindako lanagatik da ezaguna Santisteban). Abeslari galiziarrak gordeta zituen hiru konposizio zahar ere berreskuratzen dira. Hiru abesti horiek artista anonimo eta lotsati hura nolakoa zen hobeto ezagutzeko aukera ematen digute.
Luis Cepedak (Ourense, 1989) Principios albumari buruz dio hain zuzen ere horixe egin nahi zuela, nahiz eta denbora gutxi igaro den OT-ren akademiatik irten zenetik. Gero, lehenengo singlea kaleratu zuen, Esta Vez; Espainiako salmenten zerrendako lehenengo tokira iritsi zen, iTunes-eko lehenengoa ere izan zen, eta 4,5 milioi erreprodukzio izan zituen YouTube-n.
2016an, La Voz telebista-programan parte hartzeko proposatu zioten, eta aukerari heltzea erabaki zuen. Orduan abestu zuen lehenengo aldiz jendaurrean. Abeslarien arteko lehietan galdu zuen. Hilabete batzuk geroago, Bilbora joan zen, Operación Triunfo telebista-programaren beste edizio bateko castingean parte hartzeko, eta sartu zen. Akademian, balioak eta teknikak bereganatu ditu, baina, bereziki, beldur eszenikoari aurre egiten, presioa bideratzen eta oholtza gainean gozatzen ikasi zuen.