¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musikala
19 iraila, igandea 17:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Vértigo Tours

Chicago

Mundu osoan antzerki-fenomeno bilakatu den Chicago musikalak Baluarten 14 emanaldi eskainiko ditu. Publikoak hilketak, zikoizkeria, ustelkeria, adulterioa, traizioa eta sentsualtasun istorio honekin gozatu ahalko du, beti ere jazz erritmoaz. Bob Fosse eta Fred Ebb-ek idatzitako musikal honen espainiar biran Carlos Lozano izango da protagonista. Ekoizpen honek 30 aktore eta dantzari, hala nola 15 musikariz osotutako orkestra bat dakar; guztiek All That Jazz, When You're Good To Mama edo Cell Block Tango bezalako abesti ezagunak gaztelaniaz interpretatuko dituzte. 1996an Broadwayn estreinatu zenetik Chicago musikalaren ekoizpen honek 6 Tony sari (haien artean musikal baten revival onenari), bi Laurence Olivier sari (musika ekoizpen onenari), eta musika-ikuskizunaren album onenari Grammy bat lortu ditu. Gainera, izen bereko filmeak hainbat Oskar lortu ditu. Dagoeneko mundu osoko 17 milioi pertsonek ikusi dute Chicago eta 850 milioi dolar eskuratu ditu.

20ko hamarkadan girotuta, musikalak Roxie Hart-en historia kontatzen du, etxekoandre eta gau-klub bateko jantzaria, bere maitalea maltzurkeriaz hiltzen duena abandonatzeko mehatxua egiten dionean. Zigorretik ihes egiteko etsipenak jota, Roxiek publikoa eta hedabideak engainatzen ditu, baita Velma Nelly bere ziegako kidea eta aurkaria ere, hiriko abokatu trebeena kontratatuz: Billy Flynn. Flynnek titular sentsazionalisten lainoaren atzean ezkutatzen ditu bere bezeroen krimenak.


* Iraupena: 70' –atsedenaldia– 50' 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.