Diego El Cigala Baluarten bueltan izango dugu Cigala & Tango izenburuko bere azken diskoarekin. Bebo Valdesekin batera egindako Lágrimas Negras diskoarekin lortutako arrakastaren ondoren, El Cigala tangoaren munduan murgildu da oraingoan. Horretarako, tangoaren munduko izarrak izan ditu alboan: Nestor Marconi, Diego Sanchez, Pablo Agri edo Astor Piazzola. Buenos Airesko Gran Rex Antzokian sortutako lan honetan El día que me quieras, Nostalgias edo En esta tarde gris abesti entzutetsuak jasotzen dira, besteak beste.