Iruñeko Sinfonietta
25 iraila, igandea
19:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Iruñeko Sinfonietta
Classic ChillOut
Musika klasikoa, New Age, ChillOut eta musika minimalista
Musika klasikoa, New Age, ChillOut eta musika minimalistaren eraginak biltzen dituen lan kontzeptuala da Classic ChillOut, publikoaren meditaziora eta erlaxaziora gonbidatzeko helburuarekin. Musikagilearen hitzetan: «Soinu-esperientzia ezberdina izateko pentsatutako obra da, norberaren emozioarekiko lotura soinuaren bitartez». Obraren jatorria Caroline Collier Iruñeko Sinfoniettaren zuzendariaren enkargua izan zen, orkestraren 30. urteurrena ospatzeko. Baluarteko gertokian, Iruñeko Sinfoniettaren hari sailaz gain, hainbat bakarlarik parte hartzen dute, besteak beste, Joakin Taboadak berak pianoan eta sintetizadoreekin, eta Hutsun taldearen txalapartak.