¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Opereta komikoa
11 urtarrila, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Dagoll-Dagom: El Mikado

Gilbert and Sullivan

A.S. Sullivan konpositorea eta W.S. Gilber idazlea elkarlanean aritu ziren 25 urtez XIX. mendearen bukaeran. Denbora horretan 14 opereta idatzi zituzten eta guztiak Londreseko Savoy Antzokian aurkeztu zituzten. Horietako bat da El Mikado, segur aski, Ingalaterran ospetsuena, Penzanceren Piratak antzezlanarekin batera (Dagoll-Dagomek Mikadoren ostean obra honen gaztelerazko bertsioa eszenaratu zuen). Ingalaterrako operetaren eraberritzearen sustatzaile nagusiak dira Gilbert&Sullivan, eta baita XX. mendearen erdialdean Londres, New York eta mundu guztiko antzokietan horren arrakasta handia izan duen antzerki musikalaren aurrekoak. Dagoll Dagom konpainia kataluniarrak arrakasta nabarmenarekin sartu zuen obra hau Espainian 1986an, bere adaptazioa, Bru de Salaren testuekin eta Joan Vivesen konponketa musikalekin egina, umore eta sentimenduz beteta baitago. El Mikado obra pozgarri eta dibertigarria da, eta Londreseko kritikak bere garaian adierazi bezala, "xanpain izoztuko kopa bat bezalakoa".

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.