'No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo!'
7 azaroa, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Basoa Producciones
Dani Martínez
IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA GERATU DA
Dani Martinezek Baluarten aurreikusita zeukan Ya lo digo yo ikuskizunaren bira bertan behera uztea erabaki du. Erositako sarrera solteen zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo da: Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da; eta txartel-leihatilan erositakoen zenbatekoa, txarteldegian bertan.
Jende gehienak ez die erreparatzen gai jakin batzuei. Beste batzuez gainetik hitz egiten dugu, xehetasunetan sartu gabe. Horiexek dira Dani Martínezen ikuskizun berriaren protagonistak. ¡Ya lo digo yo! ikuskizun moderno eta berritzailea da, zeinean inprobisazioak %50 osatzen baitu. Dani Martínez aipatu ditugun gai horietaz arituko da, pantaila handi bat, musika, ikusizko efektuak, imitazioak eta abar lagun dituelarik.