Zuzendari artistikoa: Nacho Duato.
Koreografia: Nacho Duato.
Musika: Johann Sebastian Bach (collage).
Eszenografia: Jaffar Chalabi (sobre una idea de Nacho Duato).
Figurinak: Nacho Duato (con la colaboración de Ismael Aznar).
Argi diseinua: Brad Fields.
Weimar 99, Europako Kulturaren Hiriburua-rekin eginiko koprodukzioa
Lehen aldiz Weimar-eko Viehauktionshalle -en antzestua 1999. urteko apirilaren 23an.
Aurrestreinaldia Valladolideko Calderón Antzerkian 1999aren apirilaren 9an izan zen.
I zatia: Multiplicidad — (45’)
II zatia: Formas de Silencio y Vacío ( 45’)
2004ean, Baluarte Fundazioaren lehenengo denboraldian ere bisitatu gintuen Nacho Duatok. Oraingoan, “Multiplicidad, Formas de Silencio y Vacío” obrarekin dator Iruñera. Weimar, 1999ko Europako hiriburu kulturala, eta Dantza Konpainia Nazionalaren artean elkarlanean egindako ekoizpena da. 1997ko ekainean, Weimarreko Jaialdiaren zuzendaritzak, hiriarekin nolabaiteko erlazioa izango zuen balet bat eskatu zion Duatori, eta Johan Sebastian Bach-en bizitza eta musikan oinarritu zen bi zatitan egituratutako obra bat aurkeztu zuen dantzari espainiarrak. Lehenengoa, “Multiplicidad”, konpositore bikainaren musikatik abiatuta hausnarketa koreografiko sakona da, jantzi eta eszenografia aldaketa ugariarekin. Bigarren zatiak, “Formas de Silencio y Vacío”, tonu introspektiboagoa aurkezten du, Bach-en obran hain garrantzitsua izan zen heriotzaren gaiaren inguruan hausnarketa egiten duelako. Programa bikoitza eta saio bikoitza ere, neguaren hasieran: abenduaren 15 eta 16an.