¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
29 azaroa, ostirala 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Dena DeRose

Jazz

"Shirley Horn-en ondoren (jazzaren emakume-mitoetariko bat) abeslari-pianista sortzaile eta erakargarriena da”. Washington City-ko Joel Siegel kritikoak hitz hauekin Dena DeRose definitu du, egungo jazz bokalaren ahots garrantzitsuenetarikoa eta musika genero honetan ahotsa eta pianoa hoberen batzen dituen artistetariko bat da. New York-eko abeslari eta pianista honek jazz musikaren inguruan 90. hamarkadaren hastapenetan hasi zuen ibilbide luzea dauka. DeRose munduko eszenatoki nabarmenenetan aritu da, besteak beste, New York-eko Jazz Blue Note, Smoke eta Jazz Standard klub ospetsuetan, Washington DC-ko Kennedy Center-en; Tokyo-ko Pitt Inn eta el Body and Soul-ean; edo Chicagoko The Jazz Showcase-n. halaber, jazz musikan ospetsuenen artean dauden Ray Brown, Clark Terry, Marian McPartland, Benny Golson, John Scofield edo Deborah Brown-ekin elkar-lanean aritu da. Plazaratu dituen bederatzi diskoek Grammy sarietarako izendapenak lortu dituzte, hala nola beste hainbat sarietarako, 2003an All About jazz aldizkari espezializatuak ematen duen Jazz-aren Artista Onenari saria kasu. 2012an kaleratu zuen Travelin' light diskoarekin dator Baluartera. Bertan, amerikar kantutegi zabalean sakontzen du ezezagunak diren hainbat bitxi gogora ekarriz, beste konposizio herrikoi klasiko batzuekin batera.

DENA DEROSE - Pianoa, ahotsa

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.