Zuzendaria: Blake Edwards. Gidoia: George Axelrod. Musika: Henry Mancini
Argazkia: Franz Planer (kolorea). Aktore-zerrenda: Audrey Hepburn, George Peppard, Patricia Neal, Buddy Ebsen, Martin Balsam, Mickey Rooney, José Luis de Vilallonga, John McGiver. Iraupena: 115 minutu. Bertsio originalean gaztelerazko azpitituluekin
Laburpena: Aktore izan nahi duen neska alai eta txoriburua da Hoylly Golightly. Zenbait ohitura berezi ditu; Tiffany izeneko luxuzko bitxidenda aurrean gosaltzea, esate baterako. Halako batean, bere atarira maizter berri bat iritsiko da, Paul Varjak (George Peppard). Paul idazlea da eta, sekula heltzen ez den arrakastaren zain dagoen bitartean, emakume heldu baten kontura bizi da. Truman Capote-ren eleberrian oinarrituta.