No te olvides de mí bere lehen diskaren 200.000 kopia saldu ondoren, 2005eko Ondas Saria ezagutarazte artistari lortuta eta Latindar Grammyetan ezagutarazte artistari izendapenarekin, Diana Navarro abeslari malagarra Estatuko musika panoraman 24 rosas bere bigarren lanarekin indarrez sartzen da. Diska hau 14 abestik osatzen dute eta betidanik hain maite dituen kopla, saeta eta flamenkoa, erritmo etniko eta opera-ukituekin bat egiten du. Uztailan Baluarten aurkeztuko duen lan honetan, María Callas soprano handiaren ahotsak sortu dion lilura aurkitu daiteke, batipat Mira lo que te has perdido aurkezpen singlean. Bere lehen diskarekin horren bat hunkitu zuen arrangura eta kexuetatik haratago doa 24 rosas lanean; album bizizalea da eta Diana Navarrok berak azaltzen duenez, "arima duen jendearentzat". Baluarten eskainiko duen zuzeneko kontzertuan atal akustiko bat egonen da, eta bigarren batean biolina, gitarra, baxua eta perkusioaren laguntza ere izanen du eszenatokian.