¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Opera
28 azaroa, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Don Pasquale

Gaetano Donizetti-ren lana

Gaetano Donizetti (1797-1848) bizitzan arrakasta lortu zuen musikagile emankorra izan zen eta bere operetariko batzuk errepertorioaren antzeztuenen artean daude: Don Pasquale, La fille du regiment, Lucia di Lammermoor, La Favorita y L’elisir d’amore. Parisen 1843an estreinatutako Don Pasquale bere azken opera bufa da. Arte komedian erroak dituen obra dibertigarri eta dotore honek, neska gazte eder bat bereganatu nahi duen gizon heldu baten larrialdiak kontatzen ditu, neskak Don Pasqualeren ilobarenganako bere maitasuna defendatzen duen bitartean. Eskaintzen dugun produkzioa Baluarte Fundazioa, Malagako Teatro Cervantes eta Madrilgo Teatro Realaren ekoizpen berri bat da. Tomás Muñoz-en zuzendaritza eszeniko eta Álvaro Albiach-en zuzendaritza musikalarekin, opera honek Baluarten lehenengoz arituko den José Luis Sola tenore nafarra eta Sonya Yoncheva soprano bulgariarra, hala nola Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia ditu bere protagonisten artean.


Baluarte Fundazioa, Malagako Teatro Cervantes eta Madrilgo Teatro Realaren ekoizpena

Eszena zuzendaritza, eszenografia eta argitzailea: Tomás Muñoz
Zuzendaritza musikala: Álvaro Albiach
José Luis Sola, Sonya Yoncheva, Miguel Ángel Zapater, José Julián Frontal eta Abelardo Cárdenas aktoreekin

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Iruñeko Orfeoia

 * Iraupena: I. zatia: 65' –atsedenaldia– II. zatia: 45'

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.