2005 urtean Dresdeko Orkestra Filarmonikoak bere 135 urteurrena ospatu zuen. Ia mende eta erdiko ibilbidean, taldeak europear historia musikalaren zuzendari garrantzitsuenekin lan egin du. 2003/04 denboraldian zehar, Rafael Frühbeck de Burgos espainiarra lehen zuzendari gonbidatua izan zen eta hurrengo urtean zuzendari titular bilakatu zen. Frühbeck de Burgos-en errepertorioa alemaniar obra sinfonikoen, “Sonido Sajón”, lan bizian oinarritzen da, Orkestra lan honen oinordeko zuzena dela. Honen aparteko erakusgarria Dresdeko Orkestra Sinfonikoak Baluarten eskainiko duen egitaraua da, XIX. mendeko musikagile germaniarren obrekin: Weber, Schumman eta Brahms. 2004 urtean taldeak Estatu Batuetatik zehar egin zuen biran, New Yorkeko kritikak hitz ederrez definitu zuen: "Historikoki elitean dagoen orkestra, onespen txalo zalapartatsua jaso du, Estatu Batuetan orkestra kanpotarrek gutxitan entzuten dutena".
Egitaraua:
I. Atala
Carl Maria von Weber (1786 – 1826)
Oberon. Obertura (9')
Robert Schumann (1810 – 1856)
Sinfonía nº 3 en Mi bemol mayor, Op. 97 Renana (32')
II. Atala
Johannes Brahms (1833 – 1897)
Sinfonía nº 3 en Fa mayor, Op. 90 (33')
Puntualtasuna eskatzen da. Behin kontzertua hasita ezin izango da aretoan sartu.