Lucia Lacarra, gaur egungo ballet klasikoaren dantzaririk onenetarikoa, Roland Petit koreografo frantziarrak Duke Ellington jazz maisuaren gairik klasikoenetan oinarrituta dagoen Duke Ellington Ballet lanean protagonista izanen da Tokio Asami Maki Balletaren eskutik. Duke Ellington Ballet ikuskizuna aukera paregabea da Duke Ellingtonen konposizio ospetsuenak dantzatuak ikusteko. Ballet honentzako Roland Petitek, historian zehar egon den koreograforik garrantzitsuenetarikoa, Solitude, Sophisticated Lady, It Don’t Mean a Thing, Satin Doll edo Take the A Train abestiak aukeratu ditu. Lanak emanaldi bakar batean jazza eta dantza batzen ditu. Lucía Lacarra dantzari gipuzkoarrak ikuskizunaren pisu nagusia eramanen du, ballet konpainian lehen dantzari gonbidatu bezala. 33 urterekin, Lacarra Municheko Operaren lehen dantzaria izateaz gain sari ugari eskuratu ditu, Prix Nijinsky-a (dantza klasikoaren Oscar sariak) eta Dantza Nazio-Saria, besteak beste. Laugarren berezko izena Tokio Asami Maki Balleta da, Japoi ballet klasiko konpainia garrantzitsuena. 2006. urtean taldeak 50 urte bete zituen. Roland Petit-ez gain, Petipa, Balanchine edota Nacho Duatorekin lan egin duela nabarmendu daiteke.