Baluarte Fundazioa 2020/2021 Denboraldia
19 abendua, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Eguberriko Oratorioa, J.S. Bach-ena
Les Musiciens du Louvre
KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATU DA
COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta Europan ezarritako murrizketen ondorioz, Les Musiciens du Louvre talde barrokoak J.S. europear bira bertan behera uztea erabaki du, horien artean Baluarte Fundazioaren 2020-2021 denboraldiaren baitan Baluarteko Areto Nagusian abenduaren 19an (20:00etan) programatutako kontzertua. Zehazki, gurean J.S. Bach-en Eguberriko Oratorioa interpretatu behar zuen, Marc Minkowski bere fundatzaile eta zuzendariaren batutapean.
Baluarte Fundazioak bere Denboraldiko harpidunekin harremanetan jarriko da zer egin esateko. Bestalde, erositako sarrera solteen zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo da: Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da; eta txartel-leihatilan erositakoen zenbatekoa, txarteldegian bertan.
Zenbait lan Gabonetako ospakizunei estu lotuta daude, hala nola aurten Eguberrien atarian entzuteko aukera izango dugun J.S. Bachen Eguberrietako Oratorioa. Lan handia da, gure egun hauetako talde barroko onenetako batek interpretatua eta bakarlarien zerrenda nagusi batekin. 1982an sortu zuen Marc Minkowskik Les Musiciens du Louvre orkestra, eta errepertorio zabal bat berrinterpretatzeko lanak nabarmentzen du, barrokotik aldi modernoraino doan errepertorioa, betiere antzinako instrumentuak erabiliz. Oraingo honetan, Frantziako taldeak Bachen oratorio hau interpretatuko du, 1734ko Gabonetarako idatzi zuena –jatorrian sei zatitan banatua–, Gabonetako jaiegunetan interpretatzeko ondua. Oratorioa Jesusen jaiotzak hasi eta Errege Magoen gurtzak amaitzen du.
J.S. Bach
Eguberriko oratorioa BWV 248
Les Musiciens du Louvre
Bakarlariak: Maïlys de Villoutreys, Christopher Ainslie, Helene Raske, Paul Schweinester, Richard Resch, James Platt, Norman Patzke
Zuzendaria: Mark Minkowski