Estreinatu zela hamar urte bete direnean, Andrés Sopeñaren “El florido pensil” berreskuratu du Tanttaka Teatroa taldeak. Gerra osteko garaian Espainako hezkuntza sistemaren krudeltasunari aurre egin behar dion lagun talde baten istorioa kontatzen du obrak. Eskola lehenengo, eta erregimenaren beste zutabeak gero, auzoko zinema, etxeko irratia, eliza edo prentsa, izango dira antzerkiaren oinarri nagusiak. Komiki eta zineko heroiak maisuekin nahasten dira, eta gaztetxo argiak apaizekin. Matias Prats, Pedro Pablo Ayuso edo Matilde Conesa pertsonaiek ahoetsek ere paper garrantzitsua dute El florido pensilen.