Zine beltza zikloa - Pamplona Negra Jaialdia
22 urtarrila, asteartea
20:15etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte, Nafarroako Filmoteka, Iruñeko Planetarioa
El halcón maltés (JBGA)
Zuzendaria: John Huston
Zuzendaritza eta gidoia: John Huston.
Argazkiak: Arthur Edeson (zuri-beltzean).
Musika: Adolph Deutsch.
Aktoreak: Humphery Bogart, Mary Astor, Gladys George, Peter Lorre, Barton MacLane, Lee Patrick, Sydney Greenstreet, Elisha Cook Jr., Ward Bond, Walter Huston.
Jatorrizko izenburua: The Maltese Falcon
Urtea: 1941
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 100 minutu. / Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
LABURPENA
XVI. mendean, Maltako Ordenako Zaldunek Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako V.ari belatz baten estatuatxo bat oparitu zioten, urrezkoa, barne-betea eta harri baliotsuzko inkrustazioak zituena. Erregeak onartu zizkien zenbait abantaila eskertzeko modu bat izan zen. Bitxi hori, ordea, inoiz ez zen iritsi enperadorearen eskuetara, pirata batzuek eraso baitzioten hura zeraman galerari. Laurehun urte geroago, Sam Spade detektibe pribatuak eta Archer bere bazkideak ahizpa aurkitu nahi duen neska gazte baten agindua onartu dute, eskrupulurik gabeko gizon batekin desagertu baita.
Dashiell Hammetten izen bereko eleberrian oinarrituta, kontakizun honen hirugarren bertsioa da eta zuzendari gisa John Hustonek egin zuen lehen filma. Zinema beltzaren hasiera ekarri zuen lantzat hartzen da.