El Juramento "genero handian" kokatzen den hiru ataletako zarzuela da. Madrilen 1858. urteko abenduaren 20an estreinatu zen Joaquín Gaztambide nafarraren maisu-lan hau arrakasta handiarekin eta generoaren oinarri bilakatuz. El Juramento zarzuelan nabarmentzekoak dira bere bikaintasun eta edertasun musikala. Gaztambide-k, Barbieri-ren aburuz bere belaunaldiko musikari distiratsuenak, bere musika ibilbidearen gailurrean zegoela konposatu zuen zarzuela hau.
Madrilgo Zarzuela Antzokiaren ekoizpen zoragarriarekin, paper nagusienetan Sabina Puértolas nafar sopranoa eta Gabriel Bermúdez baritonoa arituko dira. Zuzendaritza musikala Óliver Díaz-en esku egongo da eta zuzendaritza eszenikoa, Emilio Sagirenean. Halaber, Barbieri Symphony Orchestra eta Opera Lagunen Gayarre Elkartearen "Premier Ensemble" korua.
María: Sabina Puértolas (sopranoa)
Baroisa: Carmen González (sopranoa)
Markesa: Gabriel Bermúdez (baritonoa)
Don Carlos: David Menéndez (baritonoa)
Kondea: Xavier Ribera-Vall (baritonoa)
Peralta: Javier Galán (baritonoa)
Sebastián: Alexandre Guerrero (tenorea)
Figurante-multzoa: Ariel Carmona, David Martín, José Carlos Quirós, Luis González, Eduardo Carranza, Joseba Pinela, Sergio Herrero, Javier Crespo
Musika zuzendaritza: Óliver Díaz
Eszena zuzendaritza: Emilio Sagi
Eszenografia: Gerardo Trotti
Argiztapena: Eduardo Bravo
Jantziak: Jesús del Pozo
Zuzendaritza laguntzailea: Javier Ulacia
Barbieri Symphony Orchestra
Opera Lagunen Gayarre Elkartearen "Premier Ensemble" korua
Koruko zuzendaritza: Íñigo Casalí
Madrilgo Zarzuela Antzokiaren ekoizpena
* Iraupena: 2 ordu eta 20 minutu (20 minutuko atsedenaldiarekin)
** El Juramento-ren hitzaurre HITZALDIA
María Gembero-Ustárroz-ek El Juramento zarzuelaren eszenaratzea aurretik hitzaldia eskainiko du, Gola Aretoan 19.30ean. Sarbidea: ikuskizunaren sarrerarekin.