IKUSKIZUNA IRAILAREN 18RA ATZERATZEN DA
Artistaren agenda arazoak direla eta, El lamentable circo de Raúl Cimas y la orquestina del pirata ikuskizuna heldu den irailaren 18ra atzeratzea erabaki du Espectáculos Tic Tak sustatzaileak. Emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke.
Gaur egun ez dakigu Raúl Cimasek bere ikuskizunean egingo duena baina zihur gaude ongi pasako duzuela. Antza denez musikari batzuekin batera dator, La orquestina del pirata izeneko taldearekin. Goza dezazuela espero dugu!
Raúl Cimas 1976an jaio zen, Albaceten. Harrezkeroztik, barre eragitea du ogibide. Haren curriculumean zehar komediarik onenaren itzulia egin daiteke: La hora chanante, Muchachada Nui, Buenafuente, La resistencia, Museo Coconut eta Oxido Nitroso telebista saioetan parte hartu du, bai eta Tapas (2005) filmean antzeztu ere. ETB2ko La Gran Evasión saioan El Terrat ekoiztetxeko gidoilaria eta ekoizlea izan zen. Joaquín Reyes, Pablo Chiapella eta Ernesto Sevilla aktore eta umoristekin batera Albaceteko Laukotea deritzaiona osatzen du, lauak bertan jaioak baidira. Komiki-liburuak ere idatzi ditu, Blackie Books-en argitaratuak: Demasiada pasión por lo suyo, Orgullo Brutal eta Prodigios, izaki fantastiko zein tamalgarriekin ilustratutako almanaka.