¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Antzerkia
16 azaroa, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

El nombre

Aktore-zerrenda: Amparo Larrañaga, Kira Miró, Jorge Bosch, Antonio Molero eta César Camino

Lagun batzuk elkartu egin dira taldeko bikote baten haurraren jaiotza hurbila ospatzeko asmoz. Aita izango denari haurrari zer izen jarri behar dioten galdetzean, ematen duen erantzunak harri eta zur uzten ditu guztiak… eta ez da gutxiagorako. Eztabaida xelebre bat sortzen da orduan eta gatazkak bata bestearen atzetik, zein baino zein dibertigarriagoak. El nombre antzerkia Mathieu Delaporte eta Alexandre de la Patellièren Le Prenom lanan oinarritzen da, Frantziako antzoki eta zinema aretoetan gaitzeko arrakasta lortu zuena –Molière sarietan sei izendapen eta zinemako bi Cesar sari eskuratuz–. Orain gaztelaniaz helduko da gurera El método Grönholm eta El crédito lanen sortzaile Jordi Galcerán-ek egokituta eta izen ezagunez jositako talde bikainarekin: Amparo Larrañaga, Jorge Bosch, Antonio Molero, César Camino eta Kira Miró. Zuzendaritza Gabriel Olivares gazteak izenpetzen du, besteak beste, Arte eta Burundanga lanengatik ezaguna. Zama dramatikoa duen komedia handia, Yasmina Reza-ren antzerki onenaren bidean. Dudarik gabe, hitzordu honek gogoeta askori bide emango die.


Bertsioa: Jordi Galcerán
Zuzendaritza: Gabriel Olivares.
Aktore-zerrenda: Amparo Larrañaga, Jorge Bosch, Antonio Molero, César Camino eta Kira Miró


* Iraupena: Ordu 1 eta 35 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.