¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
23 apirila, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

El padre

Héctor Alterio aktorearekin

Florian Zeller egileak berak obra fartsa tragikotzat  jotzen du. Eta horretan datza bere handitasunak eta zailtasunak, zahartzeak eraginda errealitatearen nozioa galtzearen gai korapilatsua jorratzen baitu. Buru nahasiaren edota, agian, inguruan dituenen interesen ondorioz nahasita dabilenaren, ez dugu inoiz jakingo, ikuspegian barneratzen gara. Pertsonaia barregarri uzteko inolako asmorik gabe, Andresek (Héctor Alterio) barre eragiten digu. Egoera anbiguoen, askotan kontrajarriak, erantzun mingarrien, pertsonaia bikoiztuen, aldaberen, eta, familiak dioena benetan gertatzen ote denaren edota aitak sentitzen duena hori ote denaren zalantza guztien gainetik, oso obra dibertigarria sortu dute, sarri askotan dramara hurbiltzen dena, beste batzuetan, komediara eta ia beti Hitchcock-en estiloko thriller kezkagarria gogora ekartzen duena. Izan ere, ziur gaudela uste dugunean, harrituta uzten gaituen eta berriro ere harrapatzen gaituen ustekabeko ezbehar bat gertatzen da. El padre antzerki-lana Héctor Alterio aktorearentzat idatzitako obra da, berekin zehaztasuna, adimena, dramatismoa eta umore-sena garantizatuta daude. Zuzendaritza José Carlos Plazak sinatzen du eta antzezle-zerrenda aktore talde apartak osatzen du. Antzerki bikaina eta dibertigarria. 

 
AKTORE-ZERRENDA
Andrés   HÉCTOR ALTERIO
Ana   ANA LABORDETA
Pedro   LUIS RALLO
Hombre   JORGE TORRES
Laura   ZAIRA MONTES
Mujer   MARÍA GONZÁLEZ
 
Autorea: Florian Zeller
Zuzendaritza eta egokitzapena: José Carlos Plaza
Musika: Mariano Díaz
Eszenografia eta argiztapena: Francisco Leal
Jantziak: Juan Sebastián Domínguez
 

* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 40 MINUTU (atsedenaldirik gabe)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.