Elliot Murphy aurkezteko hitzak soberan daude. New York-eko abeslari nekagaitz hau, rock musikaren munduan pertsonaia apartekoenetariko bat, 2014ko eta 2013ko urtarrilan Baluarten izan genuen eta bere bi kontzertu hauetarako sarrerak agortu ziren. Bruce Springsteen-en laguna da eta R.E.M taldeko Peter Buck, Lou Reed, Tom Petty, John Mellencamp eta Elvis Costello artista handiak miresle ditu. Gaur egun rock konpositore sutsu, jantzi eta adimentsuentzat jotzen dute Murphy. Rolling Stone aldizkari entzutetsuak artista honi buruz zera idatzi zuen: “Elliot Murphy eta bere lana gurekin egongo dira rock and rollak dirauen bitartean”. 1973. urtetik Murphyk hogeita hamalau bilduma argitaratu ditu, kritikaren erantzun izugarria lortuta, eta urtean zehar 100 ikuskizun baino gehiago eskaintzen ditu. Gure eszenatokian Olivier Durand frantziar gitarrista birtuosoa izango du lagun. Bere musika-sormen ikaragarriaz gain, hainbat kontakizun laburren bilduma idatzi ditu, azkena Café Notes (Hachetter), eta bi eleberri, Frío y Eléctrico, hainbat hizkuntzatan argitaratua, eta Poetic Justice (Hachette) neo-westerna. Era berean, The Velvet Undergrounden 69 live bildumaren azaleko oharrak idatzi zituen eta 1972an Federico Fellini-ren Roma filmean paper txiki bat jokatu zuen.
Olivier Durand Le Havren, Frantzian, jaio zen. Herri hori rock and roll musikarien tradizio handiagatik da ezaguna, eta sarri “Liverpool frantsesa” deitu izan zaio. Elliot Murphyrekin elkartu aurretik, Little Bob taldeko gitarrista bakarlaria zen, rock and roll frantsesaren talde mitikoetako batekoa. Olivierrek hamabost urte darama Murphyrekin jotzen eta haren hamabost bildumatan hartu du parte: Beauregard, April, Rainy Season, La Terre Commune, Last Of The Rock Stars... and me and you -live-, Soul Surfing, Strings Of The Storm, Never Say Never, Murphy Gets Muddy, Coming Home Again eta Notes From The Underground,Alive in Paris, Just AStory From New York, It takes a worried man.
Elliott Murphy - Gitarra, ahotsa
Olivier Durand - gitarra