¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
17 urtarrila, ostirala 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Elliot Murphy

Rock

Elliot Murphy aurkezteko hitzak soberan daude. New York-eko abeslari nekagaitz hau, rock musikaren munduan pertsonaia apartekoenetariko bat, 2013ko urtarrilan Baluarten izan genuen eta bere kontzerturako sarrerak agortu ziren. Bruce Springsteen-en laguna da eta R.E.M taldeko Peter Buck, Lou Reed, Tom Petty, John Mellencamp eta Elvis Costello artista handiak miresle ditu. Gaur egun rock konpositore sutsu, jantzi eta adimentsuentzat jotzen dute Murphy. Rolling Stone aldizkari entzutetsuak artista honi buruz zera idatzi zuen: “Elliot Murphy eta bere lana gurekin egongo dira rock and rollak dirauen bitartean”. 1973. urtetik Murphyk hogeita hamalau bilduma argitaratu ditu, kritikaren erantzun izugarria lortuta, eta urtean zehar 100 ikuskizun baino gehiago eskaintzen ditu. It takes a worried man bere azken diskoa 2013 honentan plazaratu berri du eta gure eszenatokian Olivier Durand frantziar gitarristarekin batera aurkeztuko du, elkarrekin hamabost urte daramatzatela.

Bere musika-sormen ikaragarriaz gain, hainbat kontakizun laburren bilduma idatzi ditu, azkena Café Notes (Hachetter), eta bi eleberri, Frío y Eléctrico, hainbat hizkuntzatan argitaratua, eta Poetic Justice (Hachette) neo-westerna. Era berean, The Velvet Undergrounden 69 live bildumaren azaleko oharrak idatzi zituen eta 1972an Federico Fellini-ren Roma filmean paper txiki bat jokatu zuen.


ELLIOTT MURHPY - Gitarra, ahotsa
OLIVIER DURAND - Gitarra

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.