Els Joglars antzerki konpainia Baluarten bueltan da Albert Boadellaren azken lanarekin: Afaria. Vivaldiren Lau urte sasioak-ekin ondutako ingurune-ipuina. Boadellak giza espeziearen etorkizuna Lurran eta klima-aldaketari buruzko mezu katastrofikoak inguratzen dituzten itxurakeria eta negozioen inguruko gogoeta egiten du. Estatuko Nazio-Paradore batean klima-arazoen inguruan ospatuko den nazioarteko goi-bileraren prestaketarekin hasten da antzezlana, bertan, Gobernua amaiera afaria eskaintzeaz arguratzen dela. Otordu horretan, atzerriko mandatariak liluratzen saiatuko dira menua gastronomia-guru baten esku utziz, ekologia eta ingurumenarekin errespetuzkoa den goi sukaldaritza abangoardistaren erakustaldi bezala. Natura eta ingurumenarekin zerikusia duten gaiak tratatzeko administrazio publikoen iruzur eta arinkeriari kritikak sartzen dihoaz argumentu honen bitartez; kritikak baita ere gai-ekologiko eta klima-aldaketaren sustapenari, bertsio katastrofikoan.
Zuzendaritza, dramaturgia eta eszenografia: Albert Boadella
Aktoreak: Jesús Agelet, Xavier Boada, Jordi Costa, Ramon Fontserè, Minnie Marx, Lluís Olivé, Pilar Sáenz, Xavi Sais, Dolors Tuneu