Espainiako antzerki talde lotsagabeena iaz egin ziren On Kixoteren IV. mendeurrenaren ospakizunetara gehitu da. Egungo gizarte garaikidean izaera ‘kijoteskoak’ ordezkatzen zituen baloreen faltak eraman du Albert Boadella gure letretako obra handiena jorratzera. Duintasuna, ohorea, amodio platonikoa, emakumeenganako sotiltasuna, edo ongia eta gaizkiaren zentzua ditu faltan Els Joglarsen zuzendariak. Baina aldi berean ere, Cervantesek asmatutako pertsonaiaren inguruan egin diren argitasun gutxiko interpretazioei aurre egiteko nahiak ere eraman du proposamen hau aurrera eramatera. Antzerki obra baten entseguan igaro da istorioa. Eszena zuzendari moderno batek funtzioaren izen bera duen Kixoteren muntaia saiatzen da aurrera ateratzen. Dena ongi doa, On Kixote eta Sanchoren izaerak ordezkatzen dituzten bi langile agertzen diren arte. Gure klasikoaren bertsiorik bizkorrena bi funtziotan ikusteko aukera izanen dugu, azaroaren 17 eta 18an.