Ellas abren la Muralla zikloaren azken emanaldiak kontzertu bikoitza ekarriko du Baluartera: batetik, Elvira Sastre eta Adriana Moragues; bestetik, Marifé Cortés-ek, Arantxa Ojeta-k eta Selva Barón-ek osatzen duten Son, Risas y Lágrimas nafar hirukotea.
Emakumezko poeta Elvira Sastrek (Cuarenta y tres maneras de soltarse el pelo, Baluarte eta Ya nadie baila olerki-liburuen autorea) eta Adriana Moragues kantautoreak (Vértices du bere lehen lana) zuzenean olerkiak eta musika batzen dituen Aculírica izeneko proiektu artistiko-literarioa aurkeztuko dute gurean. Izan ere, Adriana Moragues-en abestietan poesia badago eta Elvira Sastre-ren olerkietan musika! Espainia osoan bi urteko bira egin ostean, eta Kolonbian, Estatu Batuetan eta Mexikon hainbat kontzertu arrakastatsu eskaini ondoren, Iruñera datoz.
Son, Risas y Lágrimas hirukotearen atzean Marifé Cortés, Arantxa Ojeta eta Selva Barón daude, Nafarroako musikan aski ezagunak diren hiru ahots. Emakume abeslari hauek, Javier Olabarrieta piano-jotzailearen eta Roberto Elizalde gitarristaren laguntzarekin Baluarten Noche de bolero emanaldi hunkigarria eta alaia eskainiko dute: hegoamerikar musika estilo ezagunenekin, boleroa eta mexikar abestia kasu, baina baita Kubako abestiak edota Portugal-eko musikan sarraldia eginez. Marifé Cortés, Arantxa Ojeta eta Selva Barón Barricada, El Drogas, La Prima Janis, Enemigos Intimos, La Reina Flower, Hueco edo El Color de la Duda bezalako taldeekin elkarlanean aritu dira.